Garbialdi

“OFRECEMOS UN SERVICIO INTEGRAL DE CALIDAD, CAPAZ DE BRINDAR UN ENFOQUE GLOBAL CON SOLUCIONES PROFESIONALES A MEDIDA”
Garbialdi >> Kode Etikoa eta Jokaerakoa

Gure politikaren barruan gure enpresaren egitekoa, ikuspegia eta balio korporatiboak daude. Oinarrian, ziurtatu behar dugu ondo beteko ditugula ordenamendu juridikoa eta jarduera-arlo bakoitzeko praktika onak, eta era berean, gizarte eta ingurumen arloko legeria ondo betetzen duten enpresa laguntzaile, kontratista edo hornitzaileak aukeratuko ditugula.

 

Halaber, kudeaketa sistema etikoaren jarraipena egiteko mekanismoak ezarri ditugu, autokontrolean eta ardurak eman eta kudeaketa gainbegiratzeko prozeduren erabileran oinarrituta. Gure ekintzei sostengua emateko, Hizkuntza Kudeaketaren Kalitate Sistema bermatzen duen BIKAIN ziurtagiria daukagu,

baita Kudeaketa Etiko eta Arduratsuaren SGE21 ziurtagiria ere.

 

Era berean, gure langileen prestakuntza, sentsibilizazio eta motibaziorako neurriak ezarri dira, Garbialdik giza baliabideen kudeaketa etikoarekiko daukan konpromisoa berresteko. Honetan oinarritzen da: laneko eta arriskuen prebentziorako araudia betetzea; langileen hautaketan eta tratamenduan berdintasuna bermatzea, sexu, talde etniko edo beste edozein ezaugarri sozialen araberako bereizketarik gabe; lana eta familia-bizitza bateragarri egiteko neurriak hartzea, horri dagozkion beharrak aintzat hartuz eta konpromisoak betez.

Ziur gaude zintzotasunez, diziplinaz, errespetuz, puntualtasunez eta gure bezeroenganako hurbiltasunez lan eginez, gure lidergo posizioa mantenduko dugula, eta aliatu ezin hobea izango gara zuen helburuak lortzen laguntzeko, ahalik eta modu eraginkor eta produktiboenean.

Kode Etikoa Descargar archivo

 

     

Garbialdi, S.A.

 

· Legezko oharra

Bulego Nagusia:

 

homeTrapaga-Elguero industrialdea Ugarte-Galindo         errepidea, 6. pabiloia - 48510 TRAPAGARÁN
PhoneTel.: 94 472 20 25
Faxa: 94 472 21 49

Ordezkaritza Komertzialak:

 

· Madril
· Santander
· Valentzia
· Bartzelona
Mail Posta elektronioa: garbialdi@garbialdi.com