Gure Zerbitzuak
“GURE KALITATE SAILAK LAGUNDUTAKO ZERBITZUA DA, ERAIKIN ETA ESPAZIO ITXIETAN AIRE OSASUNGARRIA ARNASTEKO HELBURUAREKIN”
Gure zerbitzuen artean hauek daude:
• Aire girotuaren sistema garbitzea.
• Legionellaren aurkako tratamendua.
• Hozte-dorreen garbiketa.
Aireztapen eta aire girotuaren sistemek duten higiene eta osasun egoera
baloratzen dugu, betiere UNE 100012/2005 ARAUA betez. Sistema
horiek egiaztatu ondoren, hodien barruko aldea garbituko da; garbiketa
horrek etapa bat baino gehiago izaten ditu instalazioaren, egoeraren eta
bezeroak dituen premien arabera Aire Tratamendurako Unitateek (UTA) arreta
berezia eskatzen dute, horiek
direlako azken finean arnasan hartzen dugun airea tratatzen dutenak.
Difusoreak eta saretak ere garrantzi handikoak dira, horietatik pasatzen
baita zuzenean arnasten dugun airea, kutsatua nahiz garbia izan.
Garbialdik teknologiarik aurreratuena du arlo horretan, bai aipatu
den garbiketa egiteko, bai kasu bakoitzean behar diren desinfekziotratamenduak
egiteko. Prozesu horiek guztiak bukatu ondoren, langile
kualifikatuek gainbegiratuko dituzte eta dagozkion ziurtagiriak egingo
dituzte.
Bulego Nagusia:
Trapaga-Elguero industrialdea Ugarte-Galindo errepidea, 6. pabiloia - 48510 TRAPAGARÁN
Tel.: 94 472 20 25
Faxa: 94 472 21 49
Ordezkaritza Komertzialak:
· Madril
· Santander
· Valentzia
· Bartzelona