Gure Zerbitzuak
GURE ZERBITZUEN ARTEAN HAUEK DAUDE:
• Hirugarren adineko pertsonentzako egoitzen kudeaketa.
• Etxez etxeko laguntza udalerrietan.
• Hirugarren adineko pertsonentzako garraioa.
EGOITZEN KUDEAKETA · HIRUGARREN ADINA
2001etik egoitza, eguneko zentro eta etxez etxeko zerbitzuen kudeaketa
ere garatzen dugu.
Helburua da uneoro laguntza teknikoak ematea, mendetasun-maila desberdinak dituzten pertsonei zerbitzua ematea bermatzeko.
Garbialdik gure komunitateko pertsonen ongizatea eta bizi-kalitatea
hobetu nahi ditu, etengabe aldatzen eta
hobetzen ari den giza zerbitzu eta baliabide teknikoen bidez.
ETXEZ ETXEKO LAGUNTZA
Izen horrekin, Garbialdik beren kabuz baliatu ezin diren pertsonentzako
zerbitzuak barne hartzen ditu. Helburu nagusia zera da, pertsona horiek
ahalik eta denbora luzeena etxean egon ahal izateko aukera ematea,
baldintza egokietan eta zentro batera joan beharrik gabe.
Etxez etxeko laguntzaren barruan egiteko hauek daude:
· Zainketa eta arreta pertsonala.
· Etxeko garbiketa orokorra, erosketak egitea, janaria prestatzea,
garbitzea eta arropa lisatzea, beste lan batzuen artean.
· Laguntza jasotzen duenarentzat mesedegarriak izan daitezkeen beste gestio batzuk egitea.
Helburua, betiere, pertsonak berak dituen baliabideei laguntzea da, eta dituen mugak konpentsatzea, bere kabuz moldatu daitekeen arloetan sartu gabe.
HIRUGARREN ADINEKO PERTSONAK EDO URRITASUNEN BAT DUTENAK GARRAIATZEA
Garraio zerbitzu profesional bat eskaintzen dugu, hirugarren adineko edo urritasunen bat duten pertsonen beharrizanetara egokitutako ibilgailuekin.
Horrela izanik, modu seguru eta egokian lekuz aldatzea bermatzen dugu, gure langileen laguntzaz eta gure betiko ezaugarria den adeitasunez.
Bulego Nagusia:
Trapaga-Elguero industrialdea Ugarte-Galindo errepidea, 6. pabiloia - 48510 TRAPAGARÁN
Tel.: 94 472 20 25
Faxa: 94 472 21 49
Ordezkaritza Komertzialak:
· Madril
· Santander
· Valentzia
· Bartzelona